VIRTUSS ADICCIONES: DESINTOXIKAZIO-ZENTROA EUSKADIN (DONOSTIA)
Adikzioen desintoxikazioa eta errehabilitazioa: hartu zure bizitzaren gidaritza, gure tratamendu eraginkorrari esker.
Hamarkada bat baino gehiago daramagu garapen pertsonaleko tresnak aplikatzen jokabide adiktiboak eta patologia dualak gainditzeko, mendekoek eta haien senideek beren bizitzak berreskura ditzaten.
Virtuss, espezialistak desintoxikazioan eta errehabilitazioan
Virtuss da Euskadiko erreferentziazko desintoxikazio-zentroa: 700 pertsona baino gehiago artatu ditugu, eta gure arrakasta-indizea % 85ekoa da.
Izan ere, gure profesional oso kualifikatuen taldeari eta lehen mailako instalazioei esker, gure pazienteak arazo batekin sartzen dira eta irtenbide batekin ateratzen dira: bizitza berri bat, emaitza eraginkor eta iraunkorrekin.
Profesional-talde bat, zuri eta zure maiteei behar duzuen guztian laguntzeko.
Etengabeko prestakuntzan diharduten 18 profesional oso kualifikatuz osatutako taldea dugu, egunez egun laguntzen dizutenak desintoxikazioaren eta errehabilitazioaren fase guztietan. Psikiatrak, psikologoak, medikuak, erizainak, erizain-laguntzaileak, terapeutak, monitoreak… Baina, gainera, baliabide guztiak jartzen ditugu senideen eskura, beharrezkoa bada, arazoa elkarrekin gainditu dadin.

Gure 3 zentroak jartzen ditugu zure eskura, Donostian eta Gasteizen; erosotasun, ekipamendu, zerbitzu eta langile guztiak eskaintzen dizkizute, gure espezialistek zure egoera diagnostikatzean zure beharretara ondoen egokitzen dena gomenda diezazuten:
Barneratze-zentroa.
Eguneko zentroa.
Pisu terapeutikoa.
Tratamendu anbulatorioa.
Terapia pertsonalizatua.
Laguntza behar duzu zure bizitzaren gidaritza berreskuratzeko, edo senide edo lagun bati lagundu nahi diozu?
Jar zaitez gurekin harremanetan.
Zuk, senide batek edo lagun batek adikzioen arazoa baduzue, irtenbidea jartzetik gertuago zaudete jada. Deitu edo idatzi iezaguzu, kontatu zure kasua, eta beharrezko baliabide guztiak jarriko ditugu zuri laguntzeko eta, ahalik eta lasterren, adikzioak uzten eta bizitzaren gidaritza berreskuratzen hasteko.
943 063 468
628 920 924
virtuss-adicciones.com webgunean EBko RGPD araudia betetzen dugu; beraz, zure datuak seguru daude. Gainera, formulario bat bidaltzean gure pribatutasun-politika onartu behar duzu:
- Arduraduna: virtuss-adicciones.com
- Helburua: zure eskaera kudeatu ahal izatea.
- Legitimazioa: zure berariazko baimena.
- Hartzailea: zure datuak Cloudways-en gordeko dira, – gure hosting-hornitzailea -, hark ere RGPD araudia betetzen baitu.
- Eskubideak: datuak atzitzeko, zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubideak baliatu ahal izango dituzu hemen: info@virtuss-adicciones.com


















