Kokaina nola utzi

adikziorik arriskutsuenetako bat, garunean eragiten duelako

Kokainarekiko adikzioa dauden arriskutsu eta suntsitzaileenetako bat da, oso adiktiboa baita eta zuzenean garunean eragiten baitu, nerbio-zelulek elkarren artean komunikatzeko duten modua aldatuz.

Gainera, kokaina behin eta berriz kontsumitzeak aldaketa iraunkorrak eragiten ditu garunean, eta horren ondorioz gero eta droga-kantitate handiagoa behar duzu haren efektuak sentitzeko; horrek esan nahi du gainditzeko oso zaila den adikzioa izan ohi dela.

Virtuss-Centro-de-desintoxicacion-de-adicciones-19

Ondorio larriak, bai indibidualak, bai sozialak

Kokainak zure gorputz ia osoari eragiten dio: bihotza, birikak, nerbio-sistema, giltzurrunak, gibela, etab.; eta haren kontsumoak osasun-arazo larriak eragiten ditu, hala nola gaixotasun kardiobaskularrak, lo-nahasmenduak, antsietatea eta depresioa, giltzurrun- eta gibel-arazoak, eta garuneko hodietako istripuak eta bihotzekoak izateko arrisku handiagoa.

Kokainarekiko adikzioak ondorio sozial larriak ere izan ohi ditu, hala nola lana, harreman pertsonalak eta finantza-egoera galtzea. Gainera, oso ohikoa da adikzioa dutenek beren burua zaintzeko gaitasuna galtzea, eta horrek, askotan, etxebizitza galtzea eta behar den arreta mediko egokia ez jasotzea dakar.

Ez zaude bakarrik

Virtuss-en jakitun gara kokainarekiko adikzioa gaixotasun konplexua dela eta pertsona bakoitza bakarra dela bere errekuperazio-prozesuan. Horregatik, paziente bakoitzaren behar indibidualetara egokitzen diren tratamendu pertsonalizatuak eskaintzen ditugu, besteak beste, talde-terapiak, banakako terapiak, familia-terapiak eta terapia osagarriak.

Gure profesional-taldea, oso kualifikatua eta adikzioen tratamenduan esperientzia handikoa, zure eskura dago egoera zail hau gainditzen laguntzeko; izan ere, laster konponbiderik jartzen ez badiozu, larriagotzen jarraituko du. Zure bizitzaren kontrola berreskuratzen eta adikziorik gabeko bizitza bete bat lortzen lagunduko dizugu.

Jarri harremanetan gurekin eta elkarrekin lan egingo dugu zure bizitzako etapa zail hau gainditu ahal izan dezazun, errekuperazioa posible baita.

Virtuss-centro-de-desintoxicación-rehabilitacion-acompañamiento

Kokainarekiko
adikzioaren zantzuak

Kokaina uztea ez da kontsumitzaile askoren lehentasuna. Baina kokaina kontsumitzeak paranoia eragin dezake. Kokaina crack moduan erretzeak jokabide paranoide bereziki oldarkorra eragin dezake adikzioa dutenengan. Azkenean, toxikomanoa paranoiko bihurtzen da, mundu guztiaz mesfidatzen da, eta hori inguruko pertsonekin bortitza izanez erakusten du. Puntu horretan kokaina kontsumitzeari uztea ez da erraza, baina beharrezko laguntzarekin eta babesarekin lor daiteke.

Pertsona bat kokainaren mendekoa denean, sarritan deprimitu egiten da. Drogaren efektu atseginek oso gutxi irauten dute gorputzean. Eta minutu gutxiren buruan desagertzen direnean, bat-batean desagertzen dira. Adikzioa duena depresio sakon batean erortzen da: neke handia eta energia falta sentitzen ditu, kontzentratzeko ezintasuna, eta gripe batenaren antzeko ondoeza gorputz osoan. Horrek kokainaren kontsumoa are gehiago handitzera ere eraman dezake, depresioa eta beste efektu psikologiko batzuk arintzen saiatzeko; horrek zaildu egiten du kontsumoa uztea, baina ez du ezinezko bihurtzen. Kokaina uztea posible da, eta ohikoa, laguntza profesionalarekin.

Kokainaren efektu psikologikoen artean dago, halaber, pertsona batek pertsonen arteko harremanak kudeatzeko moduaren aldaketa. Mendekotasun psikologikoa garatzen denean, adikzioa duenak droga bere pentsamenduen erdigune bihurtzeko joera du. Horrela, adimena soilik hurrengo kokaina-dosia lortzeko biderik onenak bilatzera bideratzen da. Kokaina uztea ezinezkoa iruditzen zaio. Buruko asaldura fisiko bat da, eta adikzioa duenak ezin dio horretan pentsatzeari utzi, kokainaren adikzio-maila izugarri altua eta haren efektu psikologikoak direla eta.

Antsietatea, haluzinazioak eta depresioa ohikoak dira eta txandakatu egiten dira kokainaren mendekoengan. Zoritxarrez, denborarekin, loaren eta elikaduraren nahasmendu larriek ere eragiten diote adikzioa duenari. Ondorioz, kokainak garunean dituen efektu psikologikoek loak hartzeko gaitasuna eta apetituaren erregulazioa asaldatzen dituzte.

Azkenik, suminkortasuna, urduritasuna eta antsietatea handitu egiten dira, eta paranoia-atakeak hasten dira. Horrek erabateko psikosi paranoiko bat eragin dezake: adikzioa duenak errealitatearekiko kontaktu guztia galtzen du eta entzumen-haluzinazioak izaten ditu. Kokainak dituen efektu psikologikorik okerrena da, beraz, eta ahots mehatxagarriak entzunarazten dizkio, edo arriskuan dagoela iradokitzen diotenak, inguruan dituenen edo desintoxikatzen laguntzen saiatzen zaizkionen erruz.

Kokainaren mendeko baten tratamenduak etengabeko ebaluazio psikologikoa jaso behar du, irauten duen bitartean. Horrela ziurtatzen da errehabilitazio-zentroko tratamendua une oro egokitzen dela adikzioa duenaren behar psikologikoetara, kokainaren kontsumoa erabat utz dezan. Baina kokainak eragindako kaltearen, efektu psikologikoen eta adikzioa duenak behar duen arretaren arabera, terapeutak beharrezko aldaketak eskatu behar ditu. Horregatik, paziente batek zerbitzu eta jardueren konbinazio desberdinak behar izan ditzake tratamenduan eta errekuperazioan zehar.

Haiek lortu badute,
zuk ere lor dezakezu

Bakardadea, drogamenpekotasunaren eskutik
Droga eta alkohol artean 20 urte eman ondoren, orain errehabilitatzailea da

Ikusten duzun bezala, gure helburua paziente guztiei beren bizitza berreskuratzen laguntzea da. Horregatik, zuk edo maite duzun norbaitek adikzio bat baduzue, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko: pozik aholkatuko dizugu, irtenbide egokia aurkitzen lagunduko dizugu, eta errekuperazio-prozesuan zehar behar duzun laguntza eta babes guztia emango dizugu.

DONOSTIA

943 063 468
628 920 924

VITORIA

669 978 510

info@virtuss-adicciones.com

virtuss-adicciones.com webgunean EBko RGPD araudia betetzen dugu; beraz, zure datuak seguru daude. Gainera, formulario bat bidaltzean gure pribatutasun-politika onartu behar duzu:

  • Arduraduna: Kemena 2013, S.L. (NIF: B75104851), aurrerantzean “Virtuss Adicciones”
  • Helburua: Virtuss Adicciones eta pertsona interesdunen arteko harremanetarako, kontsultarako eta komunikaziorako tresna bat eskaintzea, eskaerei eta eskabideei erantzutea, eta gure jarduerarekin lotutako informazio-komunikazioak bidaltzea
  • Legitimazioa: Pertsona interesdunaren baimena (RGPD 6.1.a art.), dagokion laukitxoa markatuz adierazia
  • Hartzailea: Ez da datu-komunikaziorik aurreikusten
  • Eskubideak: Zure datu pertsonalen babesari buruzko eskubideak baliatu ditzakezu hemen: Camino Gudamendi, 10, “Casa Etxola”, 20008 Donostia San Sebastián (Gipuzkoa); telefonoa: 943063468; edo posta elektronikoz: info@virtuss-adicciones.com
  • Informazio gehigarria: Datuak Babesteko Politika osoa webgune honetako “Pribatutasun Politika” atalean kontsulta dezakezu
628 920 924 943 063 468