Lege-informazioa
Indarrean dagoen araudia betez, jakinarazten dizugu www.virtuss-adicciones.com interneteko domeinua Kemena 2013, S.L. enpresaren titulartasunekoa dela, NIF B75104851 duena, egoitza soziala Camino Gudamendi, 10, “Casa Etxola”, 20008 Donostia San Sebastián (Gipuzkoa) helbidean duena, telefono-zenbakia 943063468, helbide elektronikoa info@virtuss-adicciones.com, Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatua, Sozietateen Liburua, 2041. Tomoa, 48. Folioa, SS-36187 Orria, eta Osasun Erregistroko zk.: 20 C.2.5.90. 14094.
Kemena 2013, S.L. enpresaren xede nagusia adikzioen tratamendua eta horrekin lotutako jarduerak dira. www.virtuss-adicciones.com helbidean kokatutako webgunea (aurrerantzean “webgunea”) Kemena 2013, S.L. enpresaren jabetzakoa da. Webgune hau bisitatzen eta erabiltzen duen pertsona webgunearen erabiltzailea da (aurrerantzean “erabiltzailea”).
1- Helburuak
Webgunearen helburu nagusiak hauek dira: Virtuss Adiccionesen jarduera ezagutaraztea, eskaintzea eta kudeatzea, adikzioak tratatzeko zentro gisa; interesdunekin harremanetan jartzeko, kontsultak egiteko eta komunikatzeko tresna bat eskaintzea, eskaerei eta eskariei erantzunez; eta Virtuss Adiccionesek parte hartzen duen jarduerak eta ekimenak jakinaraztea, antolatzea eta zabaltzea.
2- Baldintza Orokorrak
Erabiltzaileak ezin du legez kanpoko erabilerarik egin webgunean jasotako informazioaz eta tresnez, ezta haren edukia, funtzionamendua edo webgunearen, Virtuss Adiccionesen edo beste erabiltzaile batzuen sistema informatikoak kaltetu edo alda ditzaketen ekintzarik burutu ere.
Debekatuta dago hirugarrenen datu pertsonalak haien aldez aurreko baimen espliziturik gabe erabiltzea, bai eta hirugarrenen identifikazio-datuak haien nortasuna ordezteko asmoz erabiltzea ere. Erabiltzailea izango da eragindako kalteen erantzule bakarra.
3- Bermeak eta erantzukizuna baztertzea
Tratamenduaren Arduradunak bere esku dauden ahalegin guztiak egiten ditu webgunean argitaratzen diren edukietan eta tresnetan akatsak saihesteko, eta edozein unetan horiek aldatzeko ahalmena bere gain gordetzen du. Tratamenduaren Arduradunak espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietako akats edo omisioengatiko edozein erantzukizuni, bai eta egiazkotasun, zehaztasun edo eguneratze faltagatik sor daitezkeen kalte-galerengatiko erantzukizunari ere.
Webguneak pertsonen iritziak, ikuspuntuak eta testigantzak jaso ditzake. Virtuss Adicciones ez da eduki horien erantzule egiten, eta ez du adierazten nahitaez horiekin ados dagoenik. Virtuss Adiccionesek ezin du bermatu hirugarrenek sortutako edukien ziurtasuna edo egiazkotasuna.
Webguneak beste webgune batzuetarako estekak eskain ditzake, edo horietarako sarbidea erraztu bilatzaileen edo antzeko tresnen bidez. Tratamenduaren Arduradunak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen estekatutako gune horiei dagokienez, ezta bilaketen emaitzei dagokienez ere, ez baitu kontrolik haien gainean, haien edukiaren gainean, eskainitako produktu eta zerbitzuen gainean, etab. Esteka horien helburua beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; beraz, erabiltzailea bere erantzukizun esklusiboaren pean sartzen da edukira, eta bertan indarrean dauden erabilera-baldintzen arabera. Sare sozialetarako esteken kasuan, Tratamenduaren Arduradunaren edo hirugarrenen titulartasunekoak izan, haien erabilera-baldintza propioek arautuko dituzte.
Tratamenduaren Arduraduna ez da erantzule izango webgune hau edo bere edukiak eta tresnak erabiltzetik erator litekeen inolako ondorio, kalte edo galeraz, kalte informatikoak eta birusak edo edozein motatako software gaiztoa sartzea barne. Tratamenduaren Arduradunak ez du bermatzen webgunean birusik edo hirugarrenek sartutako beste elementu kaltegarririk ez dagoenik, erabiltzaileen sistema fisiko edo logikoetan aldaketak eragin ditzaketenak, baina bere esku dituen baliabideak erabiltzen ditu hori gerta ez dadin.
4- Jabetza intelektuala
Webgune honen eta bertan jasotako elementuen jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak, adierazpen hutsez barne hartuta orriak, atalak, egitura, itxura, diseinua, pantailak, jasotzen duen informazioa eta tresnak, iturburu-kodea, testuak, argazkiak, irudiak, soinua, audioak, bideoak, animazioak, kolore-konbinazioak, produktuak eta zerbitzuak, markak, logotipoak, leloak, etab.) Tratamenduaren Arduradunaren jabetzakoak dira, besterik zehazten ez bada.
Webgunean sartzeak edo nabigatzeak ez dakar inola ere Virtuss Adiccionesek bere jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei uko egitea, horiek eskualdatzea edo erabiltzaileari erabilera pertsonal edo profesionalerako lizentzia oso edo partzialik ematea. Debekatuta daude webgune honetako edukien eta tresnen erreprodukzioa, banaketa, merkaturatzea, komunikazio publikoa, eraldaketa edo horiekin egin daitekeen beste edozein jarduera, Tratamenduaren Arduradunaren aldez aurreko baimen espresu eta idatzizkoarekin izan ezik.
5- Indarraldia eta aldaketak
6- Jurisdikzioa
Virtuss Adiccionesek Baldintza hauen ez-betetzea jazarriko du, bai eta bere webgunean aurkeztutako edukien eta tresnen edozein erabilera desegoki ere, Zuzenbidearen arabera legozkiokeen ekintza zibil eta penal guztiak baliatuz, izaera ekonomikokoak barne.
