| Datuen Babesari buruzko oinarrizko informazioa | |
| Arduraduna | Kemena 2013, S.L. (NIF: B75104851) |
| Helburuak | Adikzio desberdinen tratamenduak eta horiekin lotutako jarduerak ezagutaraztea, eskaintzea eta kudeatzea. Pertsona interesdunekin eta harremana dutenekin harremanetan jartzeko, kontsultatzeko eta komunikatzeko tresnak eskaintzea, eskaerei eta eskariei erantzunez. Gure jarduerak eta ekimenak jakinaraztea, antolatzea eta zabaltzea. Gure zerbitzuekin lotutako komunikazio informatiboak bidaltzea. Webgunearen erabilera eta sare sozialetako presentzia kudeatzea eta aztertzea. |
| Legitimazioa | Datuen tratamendua beharrezkoa izatea gure zerbitzuak kudeatzeko (“kontratu- edo kontratu aurreko harremana”, DBEOren 6.1.b artikuluaren arabera) Pertsona interesdunaren adostasuna (DBEO 6.1.a art.) Kemena 2013, S.L.ren interes legitimoa (DBEO 6.1.f art.) |
| Hartzaileak | Ez da aurreikusten datuak hirugarrenei jakinaraztea, legezko betebeharra edo kasu espezifikoak izan ezik |
| Eskubideak | Zure datu pertsonalen babesari buruzko eskubideak baliatu ditzakezu Camino Gudamendi, 10, “Casa Etxola”, 20008 Donostia San Sebastián (Gipuzkoa) helbidean, 943063467 telefonoan, edo info@virtuss-adicciones.com helbide elektronikoan |
Webgunearen Pribatutasun eta Datu Pertsonalen Babeserako Politika
1- Tratamenduaren arduraduna
Kemena 2013, S.L., aurrerantzean “Virtuss Adicciones” edo “Tratamenduaren Arduraduna”.
NIF: B75104851
Helbidea: Camino Gudamendi, 10, “Casa Etxola”
Herria: 20008 Donostia San Sebastiám (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943063468
Helbide elektronikoa: info@virtuss-adicciones.com
2- Aplikatu beharreko legeria
Virtuss Adiccionesek webgune honen bidez egiten dituen datu-tratamenduei aplikatzen zaien datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko araudia hau da:
- Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa (“DBEO”).
- 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoa (“LOPDGDD”).
- Horien arau osagarriak eta garapenekoak.
3- Webguneak eta sare sozialetako kanalak
Virtuss Adiccionesen webgune ofiziala hemen dago: www.virtuss-adicciones.com.
Virtuss Adiccionesek sare sozialetan dituen kanal ofizial nagusiak hauek dira:
Facebook: https://www.facebook.com/virtuss.adicciones/
Twitter: https://twitter.com/VirtussA
Instagram: https://www.instagram.com/ctvirtuss/
Youtube: https://www.youtube.com/channel/UCRqypUAELtYhHoKf1uxZuJQ
Pribatutasun Politika honen ondorioetarako, aurrerantzean Virtuss Adiccionesen webgune ofiziala, bere aplikazio mugikorrak (“APPak”) eta sare sozial eta profesionaletako kanal ofizialak, guztiak, “webgunea” izendatuko dira, kontrakoa zehazten denean izan ezik.
4- Helburuak eta oinarri juridiko legitimatzaileak
Datu Pertsonalen Babesari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie Virtuss Adiccionesen webgunean, APPetan edo sare sozial eta profesionaletako kanal ofizialetan kokatutako edozein bideren bidez ematen dituzten datu pertsonalak (posta elektronikoz, formularioen bidez, eremu pribatuen bidez, etab.), edo horiek erabiltzearen ondoriozkoak, Virtuss Adiccionesen datu-tratamendurako sistemetan sartu ahal izango direla.
Webgunearen bidez gerta daitezkeen datu-tratamenduen helburuak hauek dira:
- Adikzio desberdinen tratamenduak eta horiekin lotutako jarduerak ezagutaraztea, eskaintzea eta kudeatzea.
Oinarri legitimatzaile nagusia: Datuen tratamendua beharrezkoa izatea tratamendua kudeatzeko (“kontratu- edo kontratu aurreko harremana”, DBEOren 6.1.b artikuluaren arabera)
- Pertsona interesdunekin eta harremana dutenekin harremanetan jartzeko, kontsultatzeko eta komunikatzeko tresnak eskaintzea, eskaerei eta eskariei erantzunez. Gure zerbitzuekin lotutako komunikazio informatiboak bidaltzea.
Oinarri legitimatzaile nagusia: Pertsona interesdunaren adostasuna (DBEO 6.1.a art.), helburu horiekin bere datuak ematen dituenean
- Virtuss Adiccionesen jarduerak eta ekimenak, edo parte hartzen dituenak, jakinaraztea, antolatzea eta zabaltzea. Webgunearen eta APPen erabilera eta sare sozialetako presentzia kudeatzea eta aztertzea.
Oinarri legitimatzaile nagusia: Tratamenduaren Arduradunaren interes legitimoa (DBEO 6.1.f art.)
5- Sekretu-betebeharra
Tratamenduaren Arduraduna erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago. Zure datu pertsonalen tratamendua modu konfidentzialean egingo da, araudi hau betez. Virtuss Adiccionesen lan egiten duten eta datu pertsonaletara sarbidea izan dezaketen pertsonek dagokion konfidentzialtasun-konpromisoa eta sekretu profesionalaren betebeharra sinatzen dituzte.
6- Datu pertsonalen bilketa
Tratamenduaren Arduradunak ez du eskatzen datu pertsonalik ematea webgunera sartzeko. Hala ere, webgunean formularioak daude (adibidez, harremanetarako formularioak), eta horiek erabiltzeko erabiltzaileak datu pertsonalak eman behar ditu, gehienak identifikaziokoak edo harremanetarakoak. Erabiltzaileak bere datu pertsonalak modu librean eta borondatez ematen ditu. Virtuss Adiccionesek ez du eskatzen eskatutako zerbitzua gauzatzeko beharrezkoa dena baino informazio pertsonal gehiago.
Erabiltzailea da sartutako datuen egiazkotasunaren, zuzentasunaren eta tratamendu legitimoaren erantzule bakarra, eta Virtuss Adicciones horri buruzko edozein erantzukizunetatik salbuesten du. Erabiltzaileek, edonola ere, emandako datu pertsonalen zehaztasuna, indarraldia eta benetakotasuna bermatzen eta erantzuten dute, eta behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Webguneko formularioetan nahitaezko gisa adierazitako eremuak ez betetzeak edo oker betetzeak ekar dezake Tratamenduaren Arduradunak erabiltzailearen eskaerari erantzun ezin izatea.
Tratamenduaren Arduradunak datu pertsonalak modu egokian bilduko ditu, bere webgunean jasotako helburu, erabilgarritasun, zerbitzu edo prestazioen arabera egokiak direnak, modu zehatz, esplizitu eta legitimoan; beraz, inola ere ez dira erabiliko bide iruzurrezkoak, desleialak, legez kanpokoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak nolabait arriskuan jartzen dituztenak.
Webgune honen bidez informazioa bidaltzeak, nahitaez, pribatutasun-politika honetan eta webgunearen baldintza orokorretan deskribatutako datu-tratamenduetarako baimen espresua ematea dakar.
7- Adingabeen datuen bilketa
Tratamenduaren Arduradunak erabiltzaileei gomendatzen die kontsulta ditzatela kontrol-agintariek haur eta gazteen datu pertsonalen babesari buruz garatu dituzten material desberdinak.
Informazio hori (gomendioak, teknologia berrien erabilera-eskuliburuak, hezkuntza-bideoak, etab.) Datuak Babesteko Euskal Agentziaren webguneetan dago eskuragarri: http://www.avpd.euskadi.eus/s04-5249/es/contenidos/informacion/publicaciones_avpd/es_def/index.shtml#tab_item2063
eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziarenean: http://tudecideseninternet.es/aepd/
8- Erregistroak eta harpidetzak
Buletin informatiboetarako edo antzeko zerbitzuetarako harpidetzaren kasuan, horiek zure datu pertsonalen tratamendua badakarte, erabiltzaileek zerbitzu horietan baja eskatu ahal izango dute nahi duten unean, eskaera bat bidaliz info@virtuss-adicciones.com helbide elektronikora edo Virtuss Adiccionesek horretarako eskaintzen duen beste edozein bide erabiliz, adibidez buletin informatiboen beraien amaieran kokatutako “Darse de baja” edo “Unsubscribe” izeneko mekanismoa.
9- Enplegu-eskatzaileak Virtuss Adiccionesen
Formularioen, posta elektronikoaren edo antzeko mekanismoen bidez Virtuss Adiccionesen lan egiteko bere hautagaitza eskainiz curriculum vitaea aurkezten duen erabiltzaileak baimen espresua ematen du bere datuak «Administración» izeneko datu-tratamenduan sartzeko. Bere datuak Virtuss Adiccionesen etorkizuneko langile-hautaketa prozesuetan parte harrarazteko helburuarekin erabili ahal izango dira. Halaber, bere datuak langile-hautaketa prozesuak egiteko Virtuss Adiccionesek kontratatzen dituen kanpoko enpresei laga ahal izango zaizkie.
10- Sare sozialetarako eta web-kanaletarako estekak
Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskain ditzake, hala nola Facebook, Instagram, Twitter edo YouTube, besteak beste. Virtuss Adiccionesek ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen estekatutako gune horiei dagokienez. Webgune honetan kokatutako esteken bidez edo beste edozein modutan Virtuss Adiccionesekin lotutako sare sozialetara eta kanpoko webgune eta web-kanaletara sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta espresuki jakinarazten zaio erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookie-politikak eta bestelako edozein baldintza edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien erakunde arduradunen mende daudela, eta inoiz ez Virtuss Adiccionesen mende.
11- Virtuss Adiccionesen presentzia sare sozialetan
Erabiltzaileak, sare sozialeko bere profilarekin Virtuss Adiccionesen profiletan erregistratzean, baimen espresua ematen dio Virtuss Adiccionesi bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.
Erabiltzaileak Virtuss Adiccionesen sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak helburu hauekin trata daitezke: erabiltzailearekin harremanetan jartzea eta egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzutea, komunikazio informatiboak eta komertzialak bidaltzea, ekitaldiak, gogorarazpenak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzea, erabiltzaileak Virtuss Adiccionesi eta bere argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzea, eta, oro har, Virtuss Adiccionesek sare sozialetan duen presentzia kudeatzea.
Erabiltzaileei jakinarazten zaie Virtuss Adiccionesen sare sozialen bidez argitaratzen dituzten informazioak eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo bestelako materiala) (hala badagokio, datu pertsonalak barne) sare sozialetako beste erabiltzaile batzuen eskura publikoki gera daitezkeela, eta bisitariek libreki ikusi, iruzkindu eta partekatu ahal izango dituztela, sare sozial bakoitzak ezartzen dituen baldintzetan.
Sare sozial bakoitzeko erabiltzaile-profilaren konfiguraziotik, erabiltzaileak konfigura dezake zein informazio egin nahi duen publiko kasu bakoitzean, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu bere irizpidearen eta sare sozial bakoitzaren erabilera-arauen arabera.
Erabiltzailea izango da erantzule bakarra bere argitalpenek indarrean dagoen legeria, dagokion sare sozialak ezarritako erabilera-arauak eta pribatutasun-politikak eta Virtuss Adiccionesenak errespetatzeaz; Virtuss Adiccionesek ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Virtuss Adiccionesek alde bakarrez eta aldez aurretik abisatu gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legeria edo ezarritako erabilera-arauak eta pribatutasun-politikak urratzen dituztela irizten dien edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.
Virtuss Adiccionesek beste profil batzuk jarrai ditzake Facebook, Instagram, Youtube, Twitter eta beste sare sozial batzuetan, horrek haiekin inolako loturarik ez dakarrela.
Virtuss Adiccionesen kanalak Facebook, Instagram, Youtube, Twitter eta beste sare sozial batzuetan sare horietako beste erabiltzaile batzuek jarrai ditzakete, horrek haiekin inolako loturarik ez dakarrela.
Virtuss Adiccionesek eskubidea gordetzen du bide horien bidez jasotako mezuei edo iruzkinei ez erantzuteko. Virtuss Adiccionesek edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan emandako argitalpenak.
Sare sozialetan jarraitzaile egitean edo “Atsegin dut” sakatzean, onartzen duzu zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren ingurunean tratatzea, haren pribatutasun-politiken arabera, Virtuss Adiccionesek kontaktu-zerrendan jasotako datuetara sarbidea izatea, eta haren argitalpenak, espresuki komertzialak barne, zure abisuetan eta jakinarazpenetan agertzea.
Erabiltzaileak Virtuss Adiccionesen sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako prestatutako tresnak erabiliz egin behar du.
12- Trafiko-datuak
Webgune honen bidez zerbitzu hobea eskaintzeko helburuarekin, erabiltzailearen IP helbidea eta gailuaren beste ezaugarri batzuk erregistratu ahal izango dira, horrela datuen ondorengo prozesamendua ahalbidetuz, besteak beste, bisitatutako orrialde kopurua, bisita kopurua, bai eta webguneko erabiltzaileen jarduera eta erabilera-maiztasuna ere aztertzeko.
13- Segurtasun-neurriak
Virtuss Adiccionesek bere datu-tratamenduetan jasotako datu pertsonalak tratatuko ditu, haien segurtasuna bermatzeko eta haien aldaketa, galera, tratamendu edo baimenik gabeko sarbidea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolakuntzakoak hartuz, kontuan hartuta teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta jasaten dituzten arriskuak, giza ekintzatik zein ingurune fisiko edo naturaletik etorri, datu pertsonalen tratamenduen segurtasun-neurrien arloan aplikatu beharreko indarrean dagoen legeriaren arabera. Hala ere, erabiltzaileei jakinarazten zaie segurtasun informatikoko neurriak ez direla menderaezinak eta ez dagoela salbu legez kanpoko eta bidegabeko sartze posibleetatik, eta horiek ez lirateke Tratamenduaren Arduradunaren erantzukizuna izango.
Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, webgune honek konexio-geruza seguruko protokoloetan (https) oinarritutako enkriptazio-teknologia erabiltzen du, nabigazioa ahalik eta seguruena izan dadin.
14- Segurtasun-arrakalak
Erabiltzaileak berehala jakinarazi behar dio Virtuss Adiccionesi webgunearekin, eremu pribatuekin, sarbide-gakoekin, APPekin edo sare sozialetako presentziarekin lotuta detektatutako edozein gorabehera, segurtasun-arrakala edo bidegabeko edo baimenik gabeko sarbide, bai eta informazioaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna edo webgunearen funtzionamendu egokia arriskuan jartzen duen beste edozein zirkunstantzia ere. Abisurako mekanismo lehenetsi gisa 943325594 telefonoa eta info@virtuss-adicciones.com helbide elektronikoa ezartzen dira.
15- Kontserbazio-epea
Emandako datu pertsonalak beharrezkoa den denboran kontserbatuko dira, biltzen diren helburua betetzeko, helburutik erator litezkeen erantzukizun posibleak zehazteko, edo aplikatu beharreko araudiak kasu bakoitzean ezartzen duen epean (kontabilitatekoa, fiskala, administratiboa, etab.); ondoren, ezabatu egingo dira, haien konfidentzialtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak hartuz.
16- Pertsona interesdunen eskubideak
Zure datu pertsonalen babesari buruzko eskubideak (sarbidea, zuzenketa, ezabaketa, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna eta aurka egitea) baliatu ditzakezu, bai eta emandako adostasunak kendu ere, edo gai honi buruzko beste edozein eskaera egin, idatziz Tratamenduaren Arduradunari, Virtuss Adicciones, zuzenduta, Camino Gudamendi, 10, “Casa Etxola”, 20008 Donosttia San Sebastián (Gipuzkoa) helbidean, 943063468 telefonoan, edo info@virtuss-adicciones.com helbide elektronikoaren bidez.
Eskaerari eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia erantsi beharko zaio (NANa edo antzekoak). Eskaera legezko ordezkari gisa egiten bada, eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopiaz gain, ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiri bat ere erantsi beharko da.
Eskaeren ebazpenarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat aurkeztu nahi baduzu, jo dezakezun kontrol-agintaritza Datuak Babesteko Espainiako Agentzia da: www.aepd.es
17- Indarraldia eta aldaketak
Tratamenduaren Arduradunak eskubidea gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko, bere irizpidearen arabera, edo legegintza- edo jurisprudentzia-aldaketen ondorioz. Tratamenduaren Arduradunak aldaketaren bat sartuko balu, testu berria webgune honetan bertan argitaratuko litzateke, non erabiltzaileak haren berri izan ahal izango duen. Edonola ere, erabiltzaileekiko harremana webgunera sartzen den une zehatzean aurreikusitako arauek arautuko dute. Horregatik, Tratamenduaren Arduradunak gomendatzen dizu pribatutasun-politika hau bisitatzea webgunera konektatzen zaren bakoitzean.
18- Jurisdikzioa
Virtuss Adiccionesen eta erabiltzailearen artean ezarritako harremanak aplikatu beharreko legeriari eta jurisdikzio eskudunari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera arautuko dira. Hala ere, araudiak alderdiei foru bati atxikitzeko aukera aurreikusten dien kasuetarako, Virtuss Adicciones eta erabiltzailea, legokiekeen beste edozein foruri espresuki uko eginez, Donostia San Sebastiángo (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien mende jartzen dira.
Virtuss Adiccionesek Pribatutasun Politika honen ez-betetzea jazarriko du, bai eta webgune honetan aurkeztutako edukien edozein erabilera desegoki ere, Zuzenbidearen arabera legozkiokeen ekintza zibil eta penal guztiak baliatuz, izaera ekonomikokoak barne.
